jueves, 3 de mayo de 2012
Herri Norte Hintxa taldea
HNT 1980ko hamarkadaren hasieran sortua izan zen, bereziki 1981-82 denboralditik aurrera, garai horretan 1982ko Espainako futbol mundialaren egoitzetako bat izateko San Mameseko
iparraldeko harmaila eraberritu zenean. Hamarkada horren amaieran,
Athleticentzat ere garai txar bat izan zen, HNTk taldea bi zatitan
banatu zuen barne krisi bat jasan zuenean. Bi zati horiek "Gorriak" eta
"Ultratxoak" izan ziren. Azkenik, "Ultratxoak" taldetik kanporatuak
izan ziren, taldea talde ultra moduko bat bihurtu nahi
baitzuten, ordutik HNT talde "antiultra" bihurtu zen. 1990eko hamarkadaren hasieran HNT asko hazi zen, Euskaditik kanpo ere sekzioak sortu zituztelako, eta Ingalaterrako hooliganen
erako talde bat bihurtu zen. Ordutik taldeak faxismoaren aurkako,
komunismoaren aldeko eta abertzaletasunaren aldeko zenbait ekintza egin
ditu.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
Oso interesgarria dirudi,azaldu dezakezue pizka bat gehieago zer esan nahi du antiutrak direla?
ResponderEliminar