jueves, 3 de mayo de 2012

Herri Norte Hintxa taldea

HNT 1980ko hamarkadaren hasieran sortua izan zen, bereziki 1981-82 denboralditik aurrera, garai horretan 1982ko Espainako futbol mundialaren egoitzetako bat izateko San Mameseko iparraldeko harmaila eraberritu zenean. Hamarkada horren amaieran, Athleticentzat ere garai txar bat izan zen, HNTk taldea bi zatitan banatu zuen barne krisi bat jasan zuenean. Bi zati horiek "Gorriak" eta "Ultratxoak" izan ziren. Azkenik, "Ultratxoak" taldetik kanporatuak izan ziren, taldea talde ultra moduko bat bihurtu nahi baitzuten, ordutik HNT talde "antiultra" bihurtu zen. 1990eko hamarkadaren hasieran HNT asko hazi zen, Euskaditik kanpo ere sekzioak sortu zituztelako, eta Ingalaterrako hooliganen erako talde bat bihurtu zen. Ordutik taldeak faxismoaren aurkako, komunismoaren aldeko eta abertzaletasunaren aldeko zenbait ekintza egin ditu.

1 comentario:

  1. Oso interesgarria dirudi,azaldu dezakezue pizka bat gehieago zer esan nahi du antiutrak direla?

    ResponderEliminar